We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zapuztutako guztia suspertzen duen lehen urratsa

by Issuna

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Berlin 16:24
Zaratak ez dizu laguntzen aurrera egitera, hutsune handi bat dago zure barnean. Heriotzaren aurpegiak seinalatuz gero babesean sentitzen zara. Zer gertatu zaizu aurpegian, irribarrea galdu duzula. Zer gertatu zaizu aurpegian, irribarrea erori zaizula. Behar ez duzuna salduta utzi zenuen, garaia heldu zenean garrantzitsua zena hondoratuz. Bitartean, munduan zer dago? Ignorantziaren birusa airean. Zer gertatu zaizu aurpegian, irribarrea galdu duzula. Zer gertatu zaizu aurpegian, irribarrea erori zaizula. Atea ireki zure hiltzaileari. Beldurrari atxikia, errazegia zu hor gorputegian. Gauaren erdian Berlingo gela ilun horretan, morguean hilda zaudela. Bertatik mugitzen dituzte hariak, bertan hiltzen da askatasuna. Berlin-Mitten amaitzen da dena. Galduta zaude, amaiera hastear da. Atea irekitzean zure hiltzailea zein izan den jakin nahi dut, esaidazu! Ni neu izan naiz nire hiltzailea, beste aldean agertu zaidana. Antzua den bide honetan, dena da indiferentzia. Gizarteak zure burua hiltzera behartzen zaitu, bere sarera erortzen zaren momentu berean. Beranduegi da jada atzera egiteko, birusak zure arima kutsatu du. Ezjakintasun, itxura faltsu eta ahuleziaz kutsatu ditu inguruak, modernoak haziz eta heziz. Ahultasun hori bermatzeko, sasi-gutxiengo baten ordezkari diren horiek, zilegizkoak ez diren legeak plazaratzen dituzte, pertsonak ezerezera kondenatuz. Ondorioz kontsumismoan, egozentrismoan eta misantropian oinarritzen den sistema bat sortzen da, eta honek ezin du aurrera egin. Gure osotasunean boterearen menpe gauden zaldirik gabeko zaldunak gara. Eta egoera honetaz nazkatzen hasi naiz... Propaganda egiten jarraituko al duzue, atzerakoien pentsaera hori elikatuz? Nahiz eta kaka guztia alfonbrapean ezkutatu, zikinkeriaren aztarnak ikusten ditut . Zein da zure doktrinaren maisua, itsu, mutu, gor uzten nauena? Zaborraren sortzaileak zarete, gorputegien elikagaien gidariak, okerreko bidea hartuko dut alfonbrak lehertu baino lehen. Mundua grisez koloreztatzen dute. Altxatu, eraiki, bete, zure nahia. Suaren lehenengo gauan han ginen. Altxatzen gaituen izarra Berlinen. Alkandora bustita daukat, hautsita daukat, odol tanten arrastoez beterik. Berlin-Mittetik irten zara gaua zurea egiteko. Zeini jarraitu, zer suntsitu. Gizartearen erailketak zugan ez du inongo eraginik. Hor zaude, bizirik. Taupada hotsen burrunbadarekin kale kantoirantz. Takikardiaz bustitako bihotzen lorratza jarraitzeko gogoak. Inguruan daudenak ez dira gizarteak hezitakoak, adierazi ezazu zure asmoa. Ez maitatu dio kartelak, ez ezazu bete zure nahia. Ez barkatu, animaliak gaizki tratatu, ez larrurik jo eta dena onartu. Zibilizatu zure burua, esklabua izan. Egin ondokoak esaten dizuna, errazagoa da. Modernoaren gaueko dantza gaur da bere heriotza. Borroka hasi da auzunean, gure berreskurapena. Piztu da piztia zure barnean. Askatasuna ukatu zizuten momentu guztiak begi ninian ditut inprimatuak. Garaitu zure barneko beldurrak, listua bota. Egin benetan pentsatzen duzuna, mundua zurea da. Gizartearen berpizkundea ezin da gelditu. Labana luzeen gaua hemen da Orain arte egindako bidean oztopo ugari. Kontsignen jarraipena ukatuz, hasitakoa amaitu ezazu. Mendekuaren egunaren kresala zure gorputzean dago, eromenaren hasiera da, egunsenti berri bat Mozorroa non da, jada ez duzu behar. Ez ezkutatu, ez zaitez ezkutatu Berreraiki zure bizitzaren pasarteak, zoriontsu izan. Aurre egin diozu etsaiari.
2.
Garaipen seinalea zuen aurpegietan, harrotasunaren islada. Baina zer irabazi duzue? Gu betikoak gara eta inoiz baino gogo handiagoarekin gatoz. Haien aurka joango gara, asko direlako eta gihartsu baitaude!

about

Santadiabla zigiluaren eskutik (santadiabla.de) LP formatuan kaleratua.

Artelana Rubenen eskutik (www.brookesiastudio.com).
___________

Released by Santadiabla DIY records (www.santadiabla.de) on vinyl LP.

Artwork by Ruben (www.brookesiastudio.com).

credits

released June 11, 2015

Zuk Zeuk Egin
___________

Do It Yourself

license

tags

about

Issuna Ermua, Spain

Crusta Euskal Herritik

contact / help

Contact Issuna

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Issuna, you may also like: