1. |
Saminaren gidariak
02:33
|
|
||
Eguzki izpien argiak ez al du
zure barruan duzun hori mintzen,
iltzatuta daukazun samin beltz urratua
zure inguruan banatzen. Debekatuz
laztan goxo batek sortzen duen
une ederra, grisez jantzi duzun mundu
anker eta mingotsa egi triste bilakatuz
Presondegiko korridoretan,
soldata ustel baten truk, saminaren
makineriaren gidari. Barruan daudenei
eskuminak, besarkadarik beroenak
eta muxuak, laster eguzkiak zuen
aurpegian gauez ere joko du.
Funtzionario, krudeltasunaren ispilu,
biharamuneko egunean
ekaitzak zurea itzuliko dizu.
|
||||
2. |
Dena egiteke
02:21
|
|
||
Lehengo eguneko parrandan ez dakizula zer egin duzun esanez hemen zaude. Arazoak, konpromezuak alde batera utzita, betebeharrak ahaztuz. Duzun argitasun hori ez itzaldu, sortutako nortasuna ez utzi inoiz ere
hondora joaten.
Dena dago egiteke.
Erantzun bila zabiltza azkenaldian oinarri sendo bat eraikitzeko asmoz,
aukerarik onena zein den zuretzat mutur aurrean zenuelarik.
Elkartasun sareen lana gogoratu, ideiak, ekintzak, zarena bultzatu.
Dena dago egiteke
Inork ez zuen esan erreza izango zenik.
|
||||
3. |
Pasioa
03:14
|
|
||
Grina pizten al zaizu barne barnean duzuna azaleratzean
Maitasuna lotura ez denean
Arreben arteko sentimenduak indartzean
Pasioa azalduz
Gustoko duzuna egitean
Zoriontasunez malkoetan murgiltzen zarenean
Beltzaren argitasunaz
Askatu barnean duzun hori
Sentitutakoa partekatuz
Utopia egi bihurtu
Ez utzi ereindako haziari lehortzen
Ez utzi maitasunari amiltzen
Barrenetik pasioa azalduz
Zu izan zaitezkeen mundu bat sortu
Pasioaren ekintza bera garatu, elkarbanatu.
Betetzen zaituena egin
Eta tristurak ez zaitzala uzkurtu
Zure gorputzaz gozatu
Bidezidorretan galdu
|
||||
4. |
Entsalada egunak
03:50
|
|
||
Urteak pasa ahala
bizipenak atzean uzten ditugu,
aspaldikoa gogoratzen al dugu?
Ezjakintasunak
indartzen gintuen
lokatzaz beteriko zuloetan
gustora ari ginelarik.
Idealismoa eguneroko ogi,
ezezagunak miretsiz
eta beraiekin ametsetan.
Entsalada egunak,
iraganeko gutunak.
Herria gotorleku, inozentzia.
Zer zen ba gure bizitza?
Zer da ba gure bizitza?
Entsalada egunak, iraganeko gutunak.
|
||||
5. |
Sofistak I
00:10
|
|
||
Zertarako hitz egin ez baduzue entzuten? Ez dut zuen sinesgarritasunean sinesten.
|
||||
6. |
Amaieraren hasiera
01:36
|
|
||
Dena amaitzen denean,
munduak agur esaten duenean,
gure gorputzak berak gaitzesten gaituenean,
argia itzaltzen denean.
Sarrailak hautsiko ditugu,
musikaren taupadak
gotorkelu ditugula.
Eta aske aitortu
amaieraren hasieran gaudela.
|
||||
7. |
Julio Kageta
00:21
|
|
||
Polizia bat zure aurrean
polizia bat zure atzean
hanka egiten dut eta zer aurkitzen dut?
Apaiz bat eta generale bat.
Ostia pare bat
Zeini, etsaiari.
Polizia bat zure aurrean,
polizia bat zure atzean.
|
||||
8. |
Pudorea
02:01
|
|
||
Hainbeste tenue correcte,
ikasgai, etika, pudore, moral.
Eta zuen jainkoa
hortxe ageri duzue
titi bistan, txaparro batekin
alde guztietan.
Nonbait ahaztu egin zaizue
non edan zenuten lehen tragoa,
nondik eta nola zineten jaio,
arraio!.
|
||||
9. |
Nahiz eta heriotza
02:13
|
|
||
Nahiz eta heriotza
helduko zaidala jakin
ez dut haatik horren aurka
buru-bihotzez borrokatzetik etsiko.
ez nau ustekabean harrapatuko.
Bizi naizeno bizitza kantatuko dut.
eta behar dudan denbora baino lehen hiltzen banaute
nere hortzetan itzaliko den azken antzia
beste batenetan loratuko den lehen irria izango da.
|
||||
10. |
|
|||
Zure etxea zikin dago
Sofa, alfonbrak, zein gelak
Kaletik usaintzen da, kaletik somatzen da
Sorgin beltzak eta moreak jasango dituzu.
Zure erropak ustel usaina du eta ezin da garbitu
Gaitza zurea da jada ez dago bakerik.
|
||||
11. |
HC Bizirik
00:05
|
|
||
HC bizirik
|
Streaming and Download help
If you like Issuna, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp