We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ez dugu aske izateko zuen baimenik behar

by Issuna

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Eguzki izpien argiak ez al du zure barruan duzun hori mintzen, iltzatuta daukazun samin beltz urratua zure inguruan banatzen. Debekatuz laztan goxo batek sortzen duen une ederra, grisez jantzi duzun mundu anker eta mingotsa egi triste bilakatuz Presondegiko korridoretan, soldata ustel baten truk, saminaren makineriaren gidari. Barruan daudenei eskuminak, besarkadarik beroenak eta muxuak, laster eguzkiak zuen aurpegian gauez ere joko du. Funtzionario, krudeltasunaren ispilu, biharamuneko egunean ekaitzak zurea itzuliko dizu.
2.
Dena egiteke 02:21
Lehengo eguneko parrandan ez dakizula zer egin duzun esanez hemen zaude. Arazoak, konpromezuak alde batera utzita, betebeharrak ahaztuz. Duzun argitasun hori ez itzaldu, sortutako nortasuna ez utzi inoiz ere hondora joaten. Dena dago egiteke. Erantzun bila zabiltza azkenaldian oinarri sendo bat eraikitzeko asmoz, aukerarik onena zein den zuretzat mutur aurrean zenuelarik. Elkartasun sareen lana gogoratu, ideiak, ekintzak, zarena bultzatu. Dena dago egiteke Inork ez zuen esan erreza izango zenik.
3.
Pasioa 03:14
Grina pizten al zaizu barne barnean duzuna azaleratzean Maitasuna lotura ez denean Arreben arteko sentimenduak indartzean Pasioa azalduz Gustoko duzuna egitean Zoriontasunez malkoetan murgiltzen zarenean Beltzaren argitasunaz Askatu barnean duzun hori Sentitutakoa partekatuz Utopia egi bihurtu Ez utzi ereindako haziari lehortzen Ez utzi maitasunari amiltzen Barrenetik pasioa azalduz Zu izan zaitezkeen mundu bat sortu Pasioaren ekintza bera garatu, elkarbanatu. Betetzen zaituena egin Eta tristurak ez zaitzala uzkurtu Zure gorputzaz gozatu Bidezidorretan galdu
4.
Urteak pasa ahala bizipenak atzean uzten ditugu, aspaldikoa gogoratzen al dugu? Ezjakintasunak indartzen gintuen lokatzaz beteriko zuloetan gustora ari ginelarik. Idealismoa eguneroko ogi, ezezagunak miretsiz eta beraiekin ametsetan. Entsalada egunak, iraganeko gutunak. Herria gotorleku, inozentzia. Zer zen ba gure bizitza? Zer da ba gure bizitza? Entsalada egunak, iraganeko gutunak.
5.
Sofistak I 00:10
Zertarako hitz egin ez baduzue entzuten? Ez dut zuen sinesgarritasunean sinesten.
6.
Dena amaitzen denean, munduak agur esaten duenean, gure gorputzak berak gaitzesten gaituenean, argia itzaltzen denean. Sarrailak hautsiko ditugu, musikaren taupadak gotorkelu ditugula. Eta aske aitortu amaieraren hasieran gaudela.
7.
Julio Kageta 00:21
Polizia bat zure aurrean polizia bat zure atzean hanka egiten dut eta zer aurkitzen dut? Apaiz bat eta generale bat. Ostia pare bat Zeini, etsaiari. Polizia bat zure aurrean, polizia bat zure atzean.
8.
Pudorea 02:01
Hainbeste tenue correcte, ikasgai, etika, pudore, moral. Eta zuen jainkoa hortxe ageri duzue titi bistan, txaparro batekin alde guztietan. Nonbait ahaztu egin zaizue non edan zenuten lehen tragoa, nondik eta nola zineten jaio, arraio!.
9.
Nahiz eta heriotza helduko zaidala jakin ez dut haatik horren aurka buru-bihotzez borrokatzetik etsiko. ez nau ustekabean harrapatuko. Bizi naizeno bizitza kantatuko dut. eta behar dudan denbora baino lehen hiltzen banaute nere hortzetan itzaliko den azken antzia beste batenetan loratuko den lehen irria izango da.
10.
Zure etxea zikin dago Sofa, alfonbrak, zein gelak Kaletik usaintzen da, kaletik somatzen da Sorgin beltzak eta moreak jasango dituzu. Zure erropak ustel usaina du eta ezin da garbitu Gaitza zurea da jada ez dago bakerik.
11.
HC Bizirik 00:05
HC bizirik

about

2017ko otsailean Betitxartoko gure lokalean grabatua.
Nahasketak eta masterizazio lanak Iván Ferrok egin ditu (Kollapse Stvdio).
______________
Grabado en nuestro local en febrero de 2017.
Mezcla y mastering a cargo de Iván Ferro (Kollapse Stvdio).
______________
Recorded at our rehearsal studio on February 2017.
Mixing and mastering by Iván Ferro (Kollapse Stvdio)

credits

released March 7, 2017

"Pudorea" Ekhiñe Eizagirreren "Alde erantzira nabil" liburutik ateratako olerkia da.
"Julio Kageta" izen bereko taldearen kanta bat da.
"Nahiz eta heriotza" Mikel Laboaren kantaren bertsio bat da.

Gainerako letra guztiak Issunarenak dira.

license

tags

about

Issuna Ermua, Spain

Crusta Euskal Herritik

contact / help

Contact Issuna

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Issuna, you may also like: